***Iluntzean***
Egunero bezala
gehiegi pintatzen da,
aurpegiko sufrimendua
estali nahiean,
ispiluan aurrean
aurkitu ezinean,
izan nahi zuena ahaztuta
buruan bueltaka
institutoko garaiak
pareta atzean erretako kanutoak
barruan oihuka
portale ilun haietan,
mutilari emandako lehen musua
ilusio galduak,
irrifar behartuak,
jipoitutako bihotzean
egin...
esaiozu euriari berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.
eusten nauen soka zara eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.
zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu...
BIHAR abestixa...
...BAINA GAUR MAITEA
ZUREKIN IHES EGIN,
TA NAHI DUT EGUZKIA
BIHAR ZUGAZ ITZALI,
ERLOJUEN ORRATZAK
ORAIN GELDIARAZI,
MAITASUN ABESTI BAT
BIHAR ZUGAZ IDATZI...